FacebookTwitterLinkedInEmailPrint

BAHÍA DE BIZKAIA GAS SL enpresak (BBG aurrerantzean) www.bbg.es webgunearen bidez egindako eragiketa guztietan aplikatzen diren erabilera-baldintza orokorrak jakinarazi nahi dizkizu, datu pertsonalen babesaren arloan indarrean dagoen legeria (Europako 679/16 Erregelamendua eta hura garatzen duten gainerako arauak) eta informazioaren gizartearen eta merkataritza elektronikoaren zerbitzuei buruzko erregulazioa (34/2002 Legea, uztailaren 11koa) betez.  

  1. Legezko datuak

BAHÍA DE BIZKAIA GAS SL enpresa (egoitza soziala: Punta Ceballos kalea, 2, Zierbena; IFK: B48-969885) Bilboko Merkataritza Erregistroan inskribatuta dago.

Tel.: 946366020
Helbide elektronikoa: lopd@bbg.es

  1. Jabetza intelektuala

Webgunearen eta bertako edukien jabetza intelektualeko eskubideen titularra BBG da.

Erabat debekatuta dago webgune honetan edozein aldaketa egitea. BBGk ez du bere gain hartuko baimendu gabeko manipulazio edo aldaketen ondoriozko inolako erantzukizunik. BBGk ez du emango bere industria-jabetzako eta jabetza intelektualeko eskubideen edota webguneari, zerbitzuei edo edukiei lotutako beste edozein jabetza edo eskubideren gaineko inolako erabilera-lizentziarik edo erabilera-baimenik.

Debekatuta dago webgune honen edukiak guztiz edo partzialki erreproduzitzea jatorria aipatu gabe edo horretarako berariazko baimenik eskatu gabe. Webgune honetan jasotako informazioa baimenik gabe erabiltzen bada eta BBGren jabetza intelektualeko eta industria-jabetzako eskubideetan kalteak eragiten badira, bidezko ekintzak egingo dira eta, hala badagokio, aipatutako ekintzen ondoriozko erantzukizunak onartu beharko dira.

  1. Erabilera-baldintzak

Webgune hau BBGk sortu du, informazio-izaerarekin eta doako erabilera pertsonalerako.

  • Legezko erabilera

Webgune honen eta eskaintzen dituen zerbitzuen erabiltzaileak legearen eta trafiko-ohituren arabera erabili beharko ditu webgunea eta zerbitzuak, eta ezingo ditu erabili legez kontrakoak diren, hirugarrenen eskubide eta interesak kaltetzen dituzten, webgunea kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo narriatu dezaketen edota erabiltzaileei webgunea eta zerbitzuak normaltasunez erabiltzeko edo baliatzeko aukera eragozten dieten helburu edo ondorioetarako. Betebehar hori betetzen ez dutenek BBGren eta hirugarrenen aurrean erantzun beharko dute betebeharra ez betetzearen ondorioz eragin daitezkeen kalte-galera guztiez.

  • Akatsen bermea

BBGk ez du bermatzen webgunean sartzean edo webgunearen edukietan akatsik egongo ez denik. Argitalpen ofizialak aipatzen edo erreproduzitzen badira, erreprodukzioak informazio-izaera baino ez du izango, eta, ondorio guztietarako, dagokion aldizkarian edo iturri ofizialean argitaratutakoa hartuko da baliozkotzat.

  • Zerbitzuaren erabilgarritasuna

BBGk ahalmena dauka webgunean jasotako informazioan edo webgunearen konfigurazioan edo aurkezpenean aldaketak eta eguneratzeak egiteko, noiznahi eta aldez aurretik jakinarazi behar izan gabe.

BBGk ez ditu bermatzen webgunearen eta zerbitzuen erabilgarritasuna eta funtzionamenduaren jarraitutasuna. Aukera dagoenean, webgunearen eta zerbitzuen funtzionamenduan gertatuko diren etenaldien berri emango da aldez aurretik.

BBGk ez du inolako erantzukizunik honako hauek eragin ditzaketen kalte-galeren inguruan: webgunea eta zerbitzuak erabiltzeko aukerarik ezak, funtzionamenduaren jarraitutasunik ezak, erabiltzaileek webguneari eta zerbitzuei egotzitako erabilera-iruzurrek, webgunearen eta zerbitzuen fidagarritasunak, eta, bereziki (esklusiboki ez bada ere), eskainitako webguneetan edo zerbitzuak emateko erabiltzen direnetan sartzerakoan agertutako akatsek.

  1. Bildutako informazioa erabiltzeagatiko erantzukizuna

Erabiltzaileak badaki eta bere borondatez onartzen du webgunearen, zerbitzuen eta edukien erabileraren erantzule bakarra bera izango dela, eta ez beste inor. Webgunerako sarbidearen eta bertan jasotako informazioari ematen zaion erabileraren erantzukizun esklusiboa erabiltzailearena izango da. BBGk ez du inolako erantzukizunik izango webgunean sartzeak, bertako informazioa erabiltzeak edota edozein iritzi edo erabaki pertsonal zein enpresarial bultzatzeko aplikatzeak eragin ditzakeen ondorio, kalte edo galeren inguruan. BBGk ez du bere gain hartuko webgunean aipatzen diren hirugarrenekiko konexioen edo haien esteken edukien ondoriozko erantzukizunik.

  1. Datu pertsonalen babesa

Erabiltzaileek, bisitariek eta BBGren zerbitzuetan interesa dutenek emandako datu pertsonalen tratamendua arautzen du agiri honek, Datuak Babesteko Europako Parlamentuaren eta Kontseiluaren 2016ko apirilaren 27ko 2016/679 Erregelamendu Orokorrean xedatutakoarekin bat.

Hauxe da Pribatutasun Politika honen helburua: datu pertsonalak nola biltzen, tratatzen eta babesten diren jakinaraztea, datuak BBGren esku uzten dituzten pertsonek askatasunez eta borondatez erabaki dezaten beren datu pertsonalak eman nahi dituzten, horretarako inprimakien bidez. Ildo beretik, pertsonek iraganean webgunea ez den beste bide batzuetatik eman dituzten edota etorkizunean Politika honen arabera eman ditzaketen datu pertsonalen tratamendua ere arautzen du Pribatutasun Politika honek. Datuak ez dira sekula tratatuko emandako unean berariaz onartutakoaren kontra, beti errespetatuko baita unean-unean onartukoa.

BBGren zerbitzuen bidez nahiz https://www.bbg.es webgunearen bidez jasotako informazioan aplikatuko da politika hau.

TRATAMENDUAREN ARDURADUNA

BAHÍA DE BIZKAIA GAS  SL , BBG

Posta-helbidea: Zierbena, Punta Ceballos kalea, 2, Zierbena eta IFK: B48-969885, Bilboko Merkataritza Erregistroan inskribatuta.

Telefonoa: 946366020
Helbide elektronikoa: lopd@bbg.es

DATUEN JATORRIA

Interesdunarengandik zuzenean jasotzen diren datu pertsonalak konfidentzialtasunez tratatuko dira eta BBGren titulartasuneko tratamendu-jarduerari atxikita geldituko. BBGk egindako tratamendu-jardueren zerrenda Tratamenduko Jardueren Erregistroan jasotzen da.

Titularrak egindako eskabidea identifikatzeko eta hari erantzuteko behar-beharrezkoak diren datu pertsonalak eskatuko dira soilik. Informazioa leialtasunez, legez eta gardentasunez tratatuko da, interesdunari dagokionez. Datu pertsonalak helburu esplizitu eta legitimoetarako bilduko dira, eta ez dira erabiliko Tratamenduko Jardueren Erregistroan deskribatuta dauden asmoetarako ez beste batzuetarako. Datuak zuzenak eta, beharrezkoa izanez gero, eguneratuak izango dira. Era berean, tratamenduaren asmoetarako zuzenak ez diren datu pertsonalak ahalik eta lasterren ezabatzeko edo zuzentzeko arrazoizko neurriak ezarriko dira.

TRATAMENDUAREN HELBURUAK

Interesdunaren beharrei eta aurreikuspenei erantzuteko biltzen ditu BBGk datu pertsonalak, horixe baita giza talde profesional batek zerbitzuak eraginkortasunez eta efizientziaz diseinatzeko eta emateko ardatz nagusia. Webgunean eskaintzen diren zerbitzuetako bakoitzean, zerbitzu jakin hori gauzatzeko eskatuko zaizkizun datu pertsonalen tratamenduari buruzko informazio-politika berezia aurkituko duzu.

LEGITIMAZIOA. DATUEN TRATAMENDURAKO GAITZEN DUEN LEGE-TITULUA

Datuak Babesteko Europako Erregelamendu Orokorraren 6. eta 9. artikuluetan xedatutakoari lotuta dator datuak tratatzeko legitimazioa. Hala, ematen zaion zerbitzu bakoitzean jakinaraziko zaio datu pertsonalen titularrari zer lege-titulutan oinarritzen den legitimazioa: beraren baimena izan daiteke, pertsona hori parte den harreman juridikoa gauzatzea, legezko betebeharra betetzea edota BBGren interes legitimoa.

Dena dela, datuak biltzen diren unean, interesdunari jakinaraziko zaio zer tratamendu-jarduerarako biltzen diren beraren datuak. Informazioa oinarrizkoa eta laburra izango da, baina gainerako informazioa zehatz-mehatz agertzen den lekurainoko bidea ere eskainiko zaio bertan.

Tratamenduko Jardueren Erregistroan eta tratamendu zehatz bakoitzari buruzko informazio gehigarrian jasota dago horietako bakoitzean aplikatzen den legezko oinarria.

DATUAK GORDETZEA

Datu pertsonalak biltzeko helbururako beharrezkoak diren bitartean gorde egingo dira, interesdunaren eta erakundearen arteko lotura edo harremana mantentzeko asmoz, eta lehenak datuak kentzeko eskatzen ez duen bitartean. Era berean, BBGri eska dakizkiokeen lege-betebeharrak betetzeko beharrezko epealdian ere gordeko dira.

HARTZAILEAK

Datu pertsonalak tratatzen dituen bitartean, BBGk ez dizkio inoiz inori lagako, salbu eta legez aginduta egin behar badu edota pertsonak baimena ematen badu. Beharrezkoa bada, horretarako baimena eskatuko zaio eta baimena ez emateak zer ondorio ekar ditzakeen ere jakinaraziko zaio.

JATORRIA

Datu pertsonalak zuzenean interesdunarengandik jasotzen ez badira, informazioa biltzeko bideetan ageri diren klausulen bidez emango zaio horren berri interesdunari, datuak jaso eta zentzuzko epean, baina inoiz ez hilabete baino geroago.

ESKUBIDEAK

BBGk datu pertsonalen tratamenduari lotutako eskubide hauek erabiltzeko aukera emango die interesdunei:

  • Datu pertsonalen tratamenduaren inguruko informazioa eskatzeko eskubidea.
  • Datu pertsonalak zuzentzeko edo ezeztatzeko eskatzeko eskubidea.
  • Datu pertsonalen tratamendua mugatzeko eskatzeko eskubidea.
  • Tratamenduari aurre egiteko eskubidea.
  • Datuak eramateko eskubidea.
  • Emandako baimena erretiratzeko eskubidea.

Edozein pertsonak dauka BBGk beraren datu pertsonalak tratatzen dituen jakiteko eskubidea. Interesdunek beren datu pertsonalak eskura ditzakete, datu okerrak zuzentzeko eskatzeko eskubidea dute eta, hala bada, datuak kentzeko eskubidea ere badaukate, besteak beste, datuak biltzeko helbururako beharrezkoak izateari utzi badiote.

Egoera zehatz batzuetan, interesdunek tratamendua mugatzeko eskatu ahal izango dute; halakoetan, erreklamazioak egiteko edo erreklamazioen aurrean babesteko baino ez dira erabiliko. Egoera zehatz batzuetan, eta interesdunen egoera berezia dela eta, datuak tratatzearen aurka ager daitezke. Halakoetan, BBGk datuak tratatzeari utziko dio, betiere egoera hauetako bat egokitzen ez bada: tartean nahitaezko arrazoi legitimoak egotea edota erreklamazioa egiteko nahiz erreklamazioen aurrean defendatzeko erabili behar izatea.

Datuak helburu zehatz baterako tratatzeko baimena eman badu, interesdunak edozein momentutan ken lezake emandako baimena; alabaina, horrek ez du eraginik baimena kendu aurretik egin den tratamenduaren zilegitasunean.

Eskubide horiek gauzatzeko, BBGri zuzendutako posta arrunta edo posta elektronikoa erabil dezake interesdunak:

  • posta-kutxa, 48580 Abanto-Zierbena
  • Helbide elektronikoa: lopd@bbg.es

Zure iritzian BBGk ez badu errespetatu datu pertsonalen harira aurretiaz aipaturiko eskubideren bat, erreklamazioa egin dezakezu Datuen Babesaren alorreko kontrol-agintaritzaren aurrean, www.agpd.es webgunearen bidez.

  1. Lege aplikagarria eta jurisdikzioa

Webgune honen erabilerak Espainiako eta Europar Batasuneko legeriari jarraituko dio. Baldintza hauek interpretatzean sortzen den tirabira oro erabiltzailearen bizilekua dagoen eremuko auzitegietan ebatziko da.