90eko hamarraldiaren amaieran hasten da gure historia; orduantxe sortu zen Bahia de Bizkaia Gas sozietatea, Euskadiko eta Espainiako gas eskari gero eta handiagoari erantzuteko helburuz. Horrelaxe hasi zen Euskadiko energia-proiektu garrantzitsuenetarikoa
Zenbait mugarri gure historian:
- 2001. urte hasiera
- 2003ko otsaila
- 2003ko abuztua
- 2006ko otsaila
- 2006ko abendua
- 2014ko azaroa
- 2015ko Urtarrila
Bahia de Bizkaia Gas sozietateak birgasifikatzeko jarduera gauzatu ahal izateko administrazioaren baimena jaso zuen.
Instalazioen inaugurazio ekitaldia; hantxe egon ziren Juan Carlos I. eta Sofia Espainiako errege-erreginak, eta Juan Jose Ibarretxe Lehendakaria.
Data horretan ekin genion, ofizialki, gure ibilbideari, British Innovator metano-ontziaren helduerarekin. Hilabete batzuk beranduago, gasa sarean sartzen hasi zen, eta urte hartako abenduan ekin zitzaion lan-jardunari. Hasierako instalazioak honako elementuez osatuta zeuden: metano-ontziak hartzeko pantalan bat; bi tanke, bakoitza 150.000 m3 gas natural likidotu biltegiratzeko eta orduko 800.000 Nm3 (metro kubiko normalak orduko) igortzeko ahalmenarekin; eta, azkenik, zisternak kargatzeko tokia, GNL errepidez bidaltzeko, eguneko 15 unitaterentzako gaitasunarekin.
100. metano-ontzia hartu genuen, Hispania Spirit; gertaera hori funtsezkoa izan zen BBGren historian, gure instalazioa Espainiako gas sistemako sarbide-ate garrantzitsuenetako bat bezala eta bigarren instalazio erabilien gisa finkatu baitzuen.
Kalitatearen, segurtasunaren eta ingurumenarekiko errespetuaren aldeko apustua egin izan dugu beti gure konpainiaren jardueretan. Esparru horietan egin dugun etengabeko lanari eta konpromisoari esker, 2006ko abenduan birgasifikazioko Espainiako lehenengo instalazioa izan ginen, kalitatearen (ISO 9001), ingurumenaren (ISO 14001), eta segurtasun eta osasunaren (OSHAS 18001) ziurtagiriak lortzen; horiei guztiei, 2014an lortutako Informazioaren Segurtasunaren ziurtagiria (ISO 27001) gehitu behar diegu.
Hirugarren biltegiratze-tanke jarri genuen martxan, 150.000 m3-koa; horrela, instalazioaren guztizko gaitasuna 450.000 m3-koa da harrezkero, eta gaitasun operatiboa handitu egin zen, eskari handieneko uneei edo baldintza klimatologiko txarreko egoerei aurre egiteko. Halaber, tanke berriari esker, edukiera handiagoko metano-ontziak har ditzake instalazioak. Garai hartan jarri ziren martxan metano-ontziak kargatzeko instalazioak ere, gure bezeroek gero eta gehiago eskatzen zuten zerbitzu bati erantzuteko helburuz.
2015eko urtarrilaren 21ean, Eusko Jaurlaritzako Lehendakariak, Mr. Iñigo Urkullu, Enagas-eko Presidentea, Mr. Antonio Llardén-ek lagunduta, BBG gas biltegi berriaren inaugurazio ekitaldian parte hartu zuen.
BBG gas naturalaren hornidura bermatzen duen azpiegitura estrategikoa da eta Euskadiko gas azpiegituretan lidergoa finkatzen duena ere bai. BBG-ri esker, gas bidezko sarearen sare zabalari eta bere konexio ugariei esker, Euskadik Europako gas sistemarik seguruena eta dibertsifikatuena du