Konpainia liderra, GNL birgasifikatzen

Nortzuk garen

FacebookTwitterGoogle+LinkedInEmailPrint

Bahia de Bizkaia Gas (BBG) sozietatea gas natural likidotua (GNL) birgasifikatzeko instalazio baten jabea da; instalazio hori Bilboko Portuan dago, Zierbena udalerrian, Bizkaian. Mundu osotik metano-ontzietan datorren GNL deskargatu, eta gas natural bihurtzen dugu, etxeko kontsumorako, merkataritzako eta industriako kontsumorako, bai eta energia elektrikoa sortzeko ere. Gasa jaso, biltegiratu eta birgasifikatzeko egitekoa funtsezkoa da Euskadiko energia-hornikuntza bermatzeko, eta Espainiako eta Europako Gas Sistema indartzeko.

Tanques de GNL

Gaur egun, 450.000 m3 biltegiratzeko ahalmena  daukagu, 150.000 m3-ko hiru tanketan banatuta; orduko 800.000 Nm3-ko igortze-ahalmena daukagu (metro kubiko normalak, orduko), eta metano-ontziak hartzeko 270.000 m3-ko gehienezko ahalmeneko pantalana.

MetaneroCisterna de GNL

Halaber, GNL Instalazio Sateliteetara errepidez bidaltzeko zisterna-kargagailu bat daukagu, bai eta metano-ontziak kargatzeko beharrezko instalazioak ere.

Misioa eta ikuspegia

Gure misioa da Euskadiri eta mugakide ditugun lurraldeei gas natural hornikuntza bermatzea, espainiar gas sistemaren hornikuntza dibertsifikatzen laguntzea, eta Euskadiren eta Iberiar Penintsularen kokalekua gas sistema espainiarraren eta europarraren gune estrategiko gisa finkatzea.  Espainiako gas sektorean erreferentziazko enpresa bilakatzeko lanean dihardugu. Kalitate gorena eta bikaintasuna ziurtatzen ditugu gure operazio guztietan, eta segurtasunari eta ingurumenarekiko errespetuari dagozkien estandarrik zorrotzenak aplikatzen ditugu. Hori guztia, gure bezeroen, hornitzaileen, langileen eta bazkideen beharrak erabat asetzeko helburuz. Gizartearekiko eta gure ingurunearekiko konpromiso sendoa daukagu, euskal ekonomiaren lehiakortasuna hobetzen laguntzen dugu, eta energia eraginkortasunaren, garapen jasangarriaren eta gutxien kutsatzen duen erregai fosila den gasa hedatzearen aldeko apustua egiten dugu.

Bazkideak

BBG_quienes_somos_enagas

Enagas Transporte SAU enpresa da Espainiako Gas Sisteman gas naturalaren garraioko enpresa nagusia. 2015eko martxoaz geroztik, Enagas enpresaren esku dago BBGren % 50.

Energiaren Euskal Erakundea (EEE) da Eusko Jaurlaritzak definitutako politiken ildoan proiektuak eta ekimenak garatzeaz arduratzen den energiaren euskal Agentzia. 2015eko martxoaz geroztik, EEEren esku dago BBGren % 50.