Birgasifikazio prozesurako ahalmen osoa

Gure instalazioa

FacebookTwitterLinkedInEmailPrint

Bahia de Bizkaia Gas (BBG) enpresaren birgasifikazioko instalazioak 150.000 m2 inguruko azalera hartzen du Zierbena udalerrian (Bizkaia), Bilboko Portuaren lursailetan, hango eremu industrialean.

Birgasifikazioko gure instalazioa eraikitzeko teknologiarik modernoenak erabili dira, Europar Batasuneko ingurumen araudia betetzeko helburuz.

Planta regasificadoraHirugarren tankerekin, handitu egin da edukiera, eta horrek indartu egiten du BBGren posizioa gas sistemaren barruan; gaur egun, Estatu mailan, instalazio erabiliena da. Handitzea proiektu estrategikoa zen, instalazioaren eraginkortasuna bermatuko baitu, bai edukiera handiagoko – 265.000 m3-ra arte – metano-ontziak hartu eta deskargatzeko aukera ekarriko diolako, bai eskari handieneko uneei aurre egin ahal izango diolako, biltegiratzeko ahalmena handitzeari esker.

Gas likidotua birgasifikatzeko prozesua gure instalazioan

Diagrama

BBG_proceso_regasificación

Gure instalazioen ahalmen horri guztiari esker, birgasifikazio prozesu osoa bertan egin dezakegu. Ondorengo diagraman laburbiltzen dira BBGren Birgasifikazio Plantako ekipamendu nagusiak.

1. Metano-ontzietako gas natural likidotua deskargatzea

Descarga buques metaneros

Metano-ontziek orduko 12.000 m3-ko gehienezko emariaz deskargatzen dute GNL terminalean.

GNL zuzenean bidaltzen da itsasontzietatik lurrean dauden tangetara, ponpak erabilita, hiru besoren eta 42”-ko linea baten bitartez.

BBGren birgasifikazio instalazioak itsasontziak kargatzeko sistema bat ere badauka, horretarako beharrezkoak diren balbulez, hodiz eta kontrolerako elementuz osatua.

2. Gas Natural Likidotuaren Biltegiratzea

Almacenamiento de GNL

Gaur egun, GNL biltegiratzeko hiru tanke daude, erabateko eustea deritzon motakoak dira, zilindrikoak eta airekoak; 150.000 m3-ko edukiera du bakoitzak, eta tanke barruan behe-presioko lau ponpa kriogeniko dituzte.

Tangek 290 mbarg-eko diseinuzko presioa dute, eta eguneko % 0,05ean zehaztutako bero-galerak tankeren edukietan, metano likidoz betetako tanken oinarrituta. Tankek betetzeko eta husteko konexioak tankeren sabaitik egiten dira. Tankek alarmak eta etenaldietarako sistemak dituzte, segurtasun handiena lortzeko helburuz.

Tankeko tenperatura-profila tankeren hormetan eta hondoan banatutako termoparez monitorizatzen da. Maila etengabe eta automatikoki kontrolatzeko sistema dauka, eta tenperatura eta dentsitatea monitorizatuta dauzka.

3. “Boil-off” lurrunen kudeaketa

boil-off, jetty

Biltegiratze-tangetan sortutako boil-off lurrunak konpresoreetara bidaltzen dira kolektore baten bitartez, eta handik, operazioaren inguruabarren arabera, lau leku ezberdinetara bidal daitezke:

Metano-ontzia. Presioa konpentsatu egiten da GNL deskargatzen ari den bitartean.

Berlikidotzailea. GNL azpi-hoztuan kondentsatzen du.

Fuel-gas sistema.

Zuzia. Prozesuko eta larrialdiko deskargak erretzen dira. Operazio normaletan ez da zuzira deskargarik egiten.

BBGk boil off-erako hiru konpresore dauzka, lau etapako bertikalak, bakoitza orduko 4500 kg-ko ahalmen izendatuaz.

4. Gas Natural Likidotua bidaltzeko sistema

Planta regasificadora, gas natural licuado

GNL biltegiratze-tangetatik birkondentsadorera ponpatzen da tangetan dauden lehen mailako ponpekin (tanke bakoitzeko lau), kolektoreen bitartez. Birkondentsadorean, konprimitutako boil-off gasa GNLrekin kondentsatzen da, eta bigarren mailako ponpetara (9, guztira) bideratzen da, eta han 80 barg-eraino igotzen da presioa.

5. Lurruneztagailua

Vaporizadores GNL

Lau lurruneztagailu daude, orduko 200.000 Nm3-koa bakoitza. Lurruneztagailu horiek Ziklo Konbinatuko Zentral Elektrikoko kondentsadorea hozterakoan berotutako itsasoko ura erabiltzen dute, tenperatura igoera konpentsatuz eta itsas-ingurunean izan dezakeen inpaktua saihestuz.

GNL lurruneztagailuetan gasifikatzen da; gailu horiek 75 bat barg-eko presioaz jarduten dute, eta 0ºC baino zertxobait tenperatura handiagoan ateratzen da gasa.

Errekuntzako urpeko lurruneztagailu bat ere badago, erreserba bezala soilik erabiltzen dena.

6. Gas Naturala bidaltzeko sistema

planta de regasificación

Lurruneztagailuetan sortutako gas naturala bi estazioren bitartez igortzen da. Batetik, gasbide-sareetara bidaltzen da 72 barg-eko presioaz, ultrasoinuen neurgailuz hornitutako sei lineako Neurketako Estazioaren bitartez. Bestetik, esklusiboki Ziklo Konbinatuko Zentralerako hodi bat erabiliz, 36 barg-eko presioaz, Erregulazio eta Neurketa Estazioaren bitartez.

7. Itsasoko uraren sistema

Planta de regasificación

Urtegi batez, itsasoko ura ponpatzeko bost ponpaz eta dagozkion hodiez osatuta dago.

Lurruneztagailuetan erabilitako itsasoko ura orduko 33.000 m3-ko ahalmen izendatuko bi ponparen bitartez hartzen da; ponpa horiek instalazioaren ekialdean kokatuta dagoen ura hartzeko kutxa batean daude, eta handik, Ziklo Konbinatuko Zentralaren instalazioetara (BBE) bideratzen da, kondentsadorea hozteko.

BBEren Ziklo Konbinatutik datorren ur hori urtegira iristen da, eta han murriztu egiten da abiadura eta maila egonkor bat ziurtatzen da. Kokaleku horretan daude itsasoko ura ponpatzeko ponpak, bertikal erakoak, eta hortik GNLren lurruneztagailuetara ponpatzen da. Itsasoko ura, behin lurruneztagailuetan erabili eta tenperatura jaitsi ondoren, urtegira itzultzen da, eta handik itsasora.

Osaera horri esker, Ziklo Konbinatutik datorren itsasoko uraren tenperatura altuagoa aprobetxatzen da, birgasifikazio prozesuan energia eraginkortasun handiagoa lortuz, eta itsas-inguruneari eragin dakiokeen edozein inpaktu saihestuz. Ikusi Ingurumenarekiko gure konpromisoak.

8. Zisternak kargatzeko estazioa

Carga cisternas GNL

Zisterna-kamioiak karga-gune bakarrean kargatzen dira; gune hori GNL kargatzeko eta gasa itzultzeko besoz, baskulaz eta kontrol sistema batez hornituta dago, eta biltegiratze-tangetako GNL ponpatzeko lehen mailako ponpen bitartez elikatzen da.

Zisternek instalazio sateliteak hornitzen dituzte, eta karga-gunearen ahalmena eguneko 17 zisternakoa da.

9. Suteen aurkako sistema eta segurtasun-sistemak

Planta de regasificación

Suteen aurkako sistema ponpa-ekipamenduaz eta hodi-sare batez osatuta dago, funtsean. Hodi-sare horrek instalazioko prozesuko unitateak inguratzen ditu, eraztun bat osatuz; eraztun horretatik antolatzen dira sor daitezkeen suteak itzaltzeko BIEak, sute-ahoak eta apar-sistemak.

Hornigai nagusia itsasoko ura da; horregatik, suteen aurkako ur-ponpa nagusiak itsasoko ura hartzeko kutxa batean daude. Bi ponpa mota daude: elektrikoa eta dieselezkoa.

Gainera, instalazioak badauzka bestelako segurtasun sistemak ere, hala nola, sua, gasa eta GNL isuriak antzemateko sistemak. TBko zirkuitu itxia dauka, pertsonentzako segurtasun-sistemak, instalazioaren perimetroa kontrolatzekoa, sarbideak kontrolatzekoa, telefonia-sistema, megafonia, sistema eta interkomunikazioetarako sistema. Ikusi segurtasunarekiko gure konpromisoa.

Azkenik, larrialdiko botoi sistema bat ere (ESD) badauka terminalak, funtzionamendua normala ez denean edo, inguruabar bereziengatik, hori aktibatzea komeni denean, aukera ematen duena instalazioa osatzen duten unitateetako baten, batzuen edo guztien gelditze sekuentzialerako.

10. Elementu laguntzaileak

Planta de regasificación

Aurreko guztia osatzeko, instalazioaren funtzionamendurako beharrezkoak diren elementu lagungarriak ditugu, hala nola, horniketa elektrikoko lineak (30kV-ko bi), autokontsumoko fuel-gasa, instalaziorako eta instrumentaziorako aire konprimitua, nitrogeno-instalazioa, larrialdietarako ekipo elektrogenoa…