Kalitaterik onena eta bikaintasuna ziurtatzen ditugu gure operazio guztietan

Gure zerbitzuak

FacebookTwitterLinkedInEmailPrint

Bahia de Bizkaia Gas (BBG) sozietatearen instalazioetan gas natural likidotua (GNL) hartu, biltegiratu eta berriro gas bihurtzen da. BBGk metano-ontzietatik jasotzen duen GNL gas bihurtzen du berriro, birgasifikatu egiten du. Gas hori etxeko, merkataritzako eta industriako kontsumorako erabiltzen da; baita Bahia de Bizkaia Electricidad (BBE) ziklo konbinatuko instalazioetan energia elektrikoa sortzeko ere.

BBGren instalazioak Bilboko Portuan daude, eta operazio segurua, eraginkorra eta azkarra bermatzen die bere bezero guztiei. Kokaleku geografiko ezin hobean dago Amerikatik eta Europa Iparraldetik datozen kargetarako.

Eginkizun horiek kontuan hartuta, honakoak dira gure bezeroei eskaintzen dizkiegun zerbitzu nagusiak:

BBG_quienes_somos_metanero

Gas natural likidotua hartzea eta deskargatzea

270.000 m3-ko gehienezko edukieradun metano-ontziak hartzea eta deskargatzea.

BBG_servicios_almacenamiento

Biltegiratzea

GNL biltegiratzea, 450.000 m3-ko edukierarekin.

BBG_servicios_regasificacion

Gas likidotua lurruntzea

GNL lurruntzea, orduko 800.000 Nm3-ko gehienezko ahalmenarekin.

BBG_servicios_cisternas

Zisternak kargatzea

Zisternak kargatzea, eguneko 15 zisternako gehienezko ahalmenarekin.

BBG_servicios_recarga

Metano-ontziak kargatzea

Metano-ontziak kargatzea, orduko 3.000 m3-ko gehienezko ahalmenarekin.

GAS NATURAL LIKIDOTUA. BBGren ABANTAILAK

1

Cisternas de GNL

Malgutasuna eta zerbitzu egokitua

Instalazioen gaitasunari eta eskaintzen dituen zerbitzuei esker, BBGk bezeroei ondo egokitutako zerbitzua eskain dezake. Horrela, munduko terminal modernoenetako bat da.

 2

22928-80 modificada

Biltegiratzeko gaitasuna

Hirugarren tanke eraiki izanari esker, BBGk 350.000 m3-tik egungo 450.000 m3-raino handitu du bere edukiera. Horrela, Bahia de Bizkaia Gas enpresak indartu egiten du bezeroei eskaintzen dien zerbitzu-eskaintza, biltegiratzeko bere gaitasuna handituz eta bezeroei itsasontziak azkar eta eraginkortasunez kargatzeko aukera eskainiz.

3

Gas natural licuado, seguridad

Segurtasuna

BBGk autonomia, estatu eta Europa mailako araudi guztia betetzen du. Gainera, kalitateari, ingurumenari eta segurtasunari, lan-osasunari eta informazioaren segurtasunari dagozkien ziurtagiriak dauzka, AENOR erakundeak emandakoak.

4

Gas natural licuado

Gasaren kalitatea

BBGren birgasifikazioko instalazioan GNL metano-ontzietatik deskargatzen denetik azken urratsera arte (etxe eta enpresetara iritsi arte) egiten den prozesuak gasaren kalitate bikaina bermatzen du.