Bahia de Bizkaia Gas (BBG) sozietatearen lantaldea maila goreneko 73 profesionalek osatzen dute; zortzi arlotan banatzen dira: Zuzendaritza Nagusia; Operazioak; Mantentze-lanak; Ingeniaritza eta sistemak; Gas Hornikuntza eta Komertziala; Ekonomia-Finantza arloa; Segurtasuna, Ingurumen Prebentzioa eta Kalitatea (SSMAQ); eta departamentu Juridikoa eta Giza Baliabideena.
Gure langileen profilekin, gurea bezalako enpresa batek dauzkan behar guztiei aurre egiteko gai gara, eta gas natural likidotuaren (GNL) eraldaketa prozesu osoa gauzatzeko beharrezkoak diren era guztietako giza baliabideak ditugu.