Compliance

FacebookTwitterLinkedInEmailPrint

BBGren Compliance Politika

Bahía de Bizkaia Gas enpresak (aurrerantzean, BBG) negozioak eta enpresak berak jarraituko dutela bermatzen du. Horretarako, zorrotz beteko ditu legeak eta barne-araudia. Horri esker, erakundeak legezko betebeharrak —besteak beste, barne- eta kanpo-erregulazioak, eta, bereziki, erakundeari dagozkion lege penalak (compliance penala)— ez betetzearen arriskua antzeman eta kudeatu dezake.

Administrazio Kontseiluak (gobernu-organoa) eta Zuzendaritza Nagusiak (goi-zuzendaritza) inplikazio aktiboa izan dute eta compliance-politika berrikusi dute. Horren ondorioz, Administrazio Kontseiluak konpainiaren kode etikoarekin bat datorren politika hori onartu du, eta erakundean hedatu, Zuzendaritza Nagusiak bultzatutako eta bermatutako kudeaketa-sistemen bidez.

Erakundeak sistema horretan oinarritzen du arrisku penalen prebentzioa. Besteak beste, BBGk ematen dituen jarduera eta zerbitzu guztiei aplikatu beharreko compliance penala kudeatzeaz arduratzen da sistema. Halaber, prebentzio- eta detekzio-kontrolak ezartzen eta hobetzen ditu, identifikatutako arriskuak txikitzeko.

Politika honek compliance penalarekiko konpromiso orokorrak jasotzen ditu. Konpromiso horiek erakundearen maila guztietan garatu eta zabalduko dira, kudeaketa-sistemaren bidez. Hauek dira konpromisook:

  • Compliance penaleko kudeaketa-sistema bat ezartzea eta etengabe hobetzea, delitu bat egiteko arriskua murrizteko eta arintzeko.
  • Arrisku penala txikitzeko prebentzio- eta detekzio-kontrol egokiak eta eraginkorrak diseinatzea eta ezartzea.
  • Erakundeko langile guztiak —baita zuzendaritzako kideak eta laguntzaileak ere— sentsibilizatzea eta haiei informazioa ematea, honi buruz:
  • Compliance penalaren baldintzak betetzearen garrantziaz.
  • Haren xedapenak hausteak diziplina-neurriak aplikatzea dakarrela.
  • BBGk legez kanpoko edozein jokabide gaitzesten duela formalki eta publikoki jasota

BBGk beharrezko baliabideak ditu, giza baliabideak zein baliabide teknikoak, compliance penaleko politika hedatzeko. Hala, 2016ko martxoaren 31n, gobernu-organoak onartu zituen antolaketa-eredua (compliancea) eta arrisku penala betetzeko batzordearen izendapen formala (compliance-organoa). Ondoren, compliance-organoaren osaera berria ere onartu zuen, haren autonomia bermatzeko eta compliance-arduraduna izendatzeko.

Erakundeko pertsona guztiek eskura dute, intranetaren bidez, BBGren Kode Etikoaren eta compliance penaleko politiken, prozeduren eta garapen-arauen dokumentazio guztia. Gainera, aldian behin, informazioa eta prestakuntza jasotzen dute arriskuei, horien kudeaketari eta ez-betetzeen aurrean jarduteko bideei buruz.

Administrazio Kontseiluak 2017ko irailaren 29an onartua