BBGk konpromisoa du pertsonekin eta herritarrekin; azken batean, gizartearekin. Hori dela eta, babesten ditugu bestelako gaitasun-mailak dituzten eta bazterketa-arriskuan dauden pertsonak laneratzeko politikak. Tokiko erakundeekin batera martxan jarri ditugun planen eta proiektuen bidez, gure inguruko kirol- eta kultura-jarduerak babestuz, eta tokiko lan-kontratazioa bultzatuz, gizartea pertsona horien premiekiko kontzientziatzen laguntzen dugu, eta guztion ongizatearen alde lan egiten dugu.
Lankidetzak beste kolektibo batzuekin
Helburu horiek lortzeko, hainbat erakunde eta erakunderekin lan egiten dugu, hala nola Down Sindromea Fundazioa, Bizitegi, EDE Fundazioa, Bizkaiko AECC, CIFP Nicolás Larburu eta AVEQ KIMIKA. Horrez gain, Adecco Fundazioarekin lankidetza-hitzarmena sinatu dugu 2011tik.
Batez ere ADECCO Fundazioarekin honako programa hauek garatu ditugu:
Sensibilitzazioa

Sentsibilizazio-jardunaldia: Desirée Vilarekin, 2019ko azaroan. Jardunaldia BBGren instalazioetan egin zen. Hartan, BBGk aniztasunarekin duen konpromisoa azaltzeaz gain, aurreiritziak normalizatzen eta ezabatzen lagundu genuen, baita desgaitasunari buruzko ezagutza areagotzen ere.
Denontzako Enplegua programa: 2019ko urtarrilean, «Enplegua Denontzat» lan-orientazioko programa babestuko zuen boluntariotza-programa bat garatzeko, boluntariotzako deialdia egin genuen, 2019tik 2020ra bitartean gauzatuko dena.
Talentua erakartzeko arloa

Integra plana
Zierbenako Udalarekin lankidetzan, prestakuntza- eta trebakuntza-jarduerak egin dira, desgaitasunen bat duten pertsonak lan-munduan errazago integratzeko. Desgaitasuna duten edo 45 urtetik gorako 9 lagunek parte hartu dute programan.
Enplegua denontzat:
Lanbide Heziketako ikastetxeekin erdi- eta goi-mailako prestakuntza duten ikasle desgaituei laguntzeko egindako lankidetzaren emaitza gisa, pertsona bat sartu dugu BBGko mantentze-lantaldean, hainbat hilabetez.
Lanbide-gaitasunerako plana:
Urtearen amaieran, PCP baten bidez, desgaitasuna duen pertsona bat sartu zen Mantentze Sailean, eta biltegizain jarduteko ezagutzak eskuratu zituen. Horrek bere enplegagarritasuna hobetu du.
Barruko lanpostu hutsak:
Urteko lehen hiruhilekoan, desgaitasuna duen pertsona bat sartu da administrazio-operadore gisa, lan-karga dela eta erakundeari laguntzeko.
Komunikazio- eta elkarrizketa-arloa
- Emakumeen kanpainari babesa: «Gizarte-bazterkeriaren aurka, jarri talentua»
- Enplegu-eskolak: boluntarioen parte-hartzea
- Desgaitasuna duten pertsonen nazioarteko egunerako laguntza: «El Filtro»
Kultura-erakundeak eta Zierbenako kirol-taldeak babestea
BBGk kirolari laguntzeko konpromisoa du; izan ere, martxan jarri zenetik, Zierbenako Arraun Elkartea zein Zierbenako Futbol Elkartea babesten ditu
Bestalde, Guggenheim Bilbao Museoaren, Itsas Museoaren eta Bilboko Portua eta Itsasadarra Fundazioaren enpresa ongileetako bat ere bada.
Kontratazioa
Hasi zenetik, Bahía de Bizkaia Gas konpromisoa hartu du enpresak tokiko eta inguruko herritarrekin, eta bertakoak kontratatu ditu, zuzenean edo zeharka (laguntza-kontratak), Zierbenako Udalaren laguntzarekin. Lan-ildo horrek aktibo jarraitzen du, eta udalerriko pertsonak lanean hasteko aukera ematen du lanpostu hutsak sortzen direnean.
Praktikak
Gazteriarekin dugun konpromisoak bultzatuta, laster lanean hasiko diren gazteen zerbitzura jartzen dugu gure esperientzia. Horregatik, gure enpresan, gure Zerbitzuen Kartari erantzuten dioten prestakuntza-graduetan (gure praktiketako prestakuntza-eskaintza jasotzen duen dokumentua), Lantokiko Prestakuntza, Lanbide Heziketa DUAL edo profesionaltasun-ziurtagirien praktikak egitea babesten eta bultzatzen dugu.
2019an, Bahía de Bizkaia Gasek 7 ikasle hartu zituen praktiketan. BBGn amaitu ahal izan zituzten ikasketak, eskatzen zizkieten praktikak gure artean egin ondoren. EHUtik zein Lanbide Heziketako zentroetatik zetozen. Horietatik, hiruk 2020an jarraitzen dute praktikak egiten, LH dualaren modalitatean, lan-merkatuan berehala sartzeko abantaila handia duen modalitate batean, alegia. Praktikak egin zituen beste ikasle bat Adecco Fundazioaren eta Eusko Jaurlaritzaren bidez egindako kudeaketa batetik iritsi zen. Desgaitasunen bat duten ikasleei praktikak egiten laguntzeko ekimen bat izan zen.
Praktiken bidez, lan-munduarekin lehen harremana izateko aukera eman nahi diegu ikasle horiei, euren ikastetxeetan —bai unibertsitatean, bai Lanbide Heziketan— ikasten ari diren bitartean.
Berdintasuna
Aukera-berdintasunaren aldeko lanak zeharka eragiten du gure jardueran. Barne- zein kanpo-mailan, BBGk berdintasuna lortzeko pausoak ematen ditu, berdintasun-planetan jasotako hainbat ekintzaren bidez. Horretarako, langile guztiak inplikatzen ditu, baita berekin lankidetzan diharduten kanpoko eragileak (prestakuntza-zentroak, enpresa hornitzaileak, erabiltzaileak eta abar) ere.
Egun, II. Berdintasun Planaren (2019-2021) ekintzak garatzen ari da, eta Bai Sarean, DenBBora Sarean eta Cebek Foroan hartzen du parte, eta Aldundiarekin eta Emakunderekin lankidetzan aritzen da, haien kanpainak eta jarduerak zabalduz.