Ahalmena eta lehiakortasuna handitzen ditugu

Hirugarren GNL tankea

FacebookTwitterGoogle+LinkedInEmailPrint

Informazioa

Hirugarren GNL deposituari esker, biltegiratzeko edukiera 150.000 m3 gehitu dugu; era horretan, edukiera osoa 450.000 m3-koa izango da. Edukiera hori gehitu da eskaera handia dagoenean edo kontrako baldintza klimatologikoak gerta daitezkeen kasuan erantzuteko. Gainera, depositu berriak balio du edukiera handiagoko metano-itsasontziak hartzeko.

Halaber, abian jarri dira metano-itsasontziak bizkor eta modu eraginkorrean kargatzeko instalazioak, gure bezeroek gero eta gehiago eskatzen duten zerbitzuari erantzuna emate aldera.

Bideoa: hirugarren GNL tankea eraikitzen

Hirugarren GNL tankearen inaugurazio-ekitaldia: 2015/01/21

Eusko Jaurlaritzako lehendakaria den Iñigo Urkulluk eta Enagasko Antonio Llardén lehendakariak parte hartu zuten gasa biltegiratzeko BBGren depositu berria inauguratzeko urtarrilaren 21ean egindako ekitaldian. Azpiegitura estrategiko horrek gas naturalaren hornidura bermatzeaz gain, Euskadik gas-arloko azpiegituretan duen lidergoa sendotzen du. BBG, gasbide-sarea eta interkonexio ugariri esker, Euskadik Europako gas-sistema seguruena eta dibertsifikatuena du.

BBGren biltegiratze berriak Euskadi arku atlantikoko gasa sartzeko atea bezala finkatu du, hornidura energetikoaren segurtasuna indartzearekin batera.

– Hirugarren tankeak GNL biltegiratzeko 150.000 m3-ko edukiera du; hortaz, biltegiratzeko edukiera osoa 450.000 m3-ra iristen da.

– Edukiera gehitzeko inbertsioak 130 M€-koak izan dira.

– Lanak egiteko 3 urte behar izan dira; hots, milioi bat lan-ordu baino gehiago.

Hemen irakur dezakezu prentsa-ohar osoa.