Gaur egun, 450.000 m3 biltegiratzeko ahalmena daukagu

Ahalmenaren kudeaketa

FacebookTwitterGoogle+LinkedInEmailPrint

Ondorengo koadroetan aurkezten dira birgasifikaziorako ahalmen izendatuen datuak, kontratatutako ahalmena epe laburrerako (bi urtetik behera) eta epe luzerako (bi urte edo gehiago) ahalmenetan banakatuta, eta, azkenik, kontratu berrietarako eskain dezakegun ahalmena.

Halaber, BBGn jasotako eta dagoeneko tramitazio-prozesuan dauden eskabideei dagokien ahalmena, eta BBGk dagoeneko onartu dituen eta dagozkien kontratuak formalizatzea besterik geratzen ez den eskabideei dagokien ahalmena jasotzen dira. Kontratu horiek formalizatzeak ahalmena murriztea ekarriko luke. Bestalde, zeinu negatiboz aurkeztuko lirateke lehendik eginda dauden kontratuen ahalmena murrizteko eskabideak; horiek, behin formalizatu ondoren, ahalmena handitzea ekarriko lukete.

Birgasifikaziorako ahalmena

Jasotzen den birgasifikaziorako ahalmenak ez ditu kontuan hartzen garraio- eta banaketa-sisteman gerta daitezkeen murrizketak, beraz, nolanahi ere, eskatzailearen erantzukizuna izango litzateke sistema horretako garraio-ahalmena ziurtatzea eta gerta litezkeen murrizketak bere gain hartzea.

Zisternen karga-gunearen ahalmena

Zisternen karga-gunearen ahalmenari dagokionez, birgasifikaziorako ahalmenari dagokionez jarraitutako eskema bera erabili da, zisternak kargatzeko ahalmena eguneko 4.500.000 kWh-koa dela kontuan hartuta, hots, eguneko 15 zisternakoa.

Bestelako gogoetak

Instalazioen erabilera egokiari begira, ez da onartuko eguneko 1000 kWh-tik beherako ahalmenerako birgasifikazioko kontraturik.

Bestalde, beharrezkoa da gaur egun muga batzuk ezartzea, biltegiratzeko ahalmen faltagatik instalazioen jardun normala oztopa ditzaketen edo beste erabiltzaile batzuei instalazioen zerbitzuak galaraz diezazkieketen pilaketa-egoerak saihesteko; honako mugak, hain zuzen ere:

Deskargarako eskabideek haiekin bat datorren irteera-programa izan behar dute, baldin eta merkaturatze-enpresa eskatzaileak ez badauka hamabi hilabeteko gutxieneko epean birgasifikazio osoa egitea ahalbidetuko duen kontraturik. Hala ez bada,  kontratatutako ahalmen parekidea dutenek, deskargarako mugari dagokion klausula bat jaso beharko dute, kontratatutako ahalmenaren 50 eguneko gehienezkoarekin. Neurri hori lagungarria izango da Instalazioaren funtzionamendua eraginkorra izan dadin eta, azken batean, Sistema bera eraginkorra izan dadin.