Gure langileak: gure aktibo nagusia

Izan zaitez gure lantaldeko kide

FacebookTwitterLinkedInEmailPrint

Bahia de Bizkaia Gas sozietatearen aktibo nagusia gure langileak dira; horregatik, legezko baldintz gain, langileekiko gure konpromisoak beste esparru batzuetara ere hedatzen dira, hala nola:

Osasuna

BBG_equipo_salud
  • Urteko azterketa medikoak, eta adinaren, beharren eta abarren araberako parametro esanguratsuen analisiak.
  • Gehiegizko kolesterolarekin eta hipertentsioarekin lotutako arriskuei buruzko informazio- eta prestakuntza-kanpainak, eta ohitura osasungarrien gomendioak («fruta eta jogurtak» kanpaina, kaloria asko eta kolesterola duten mokaduen alternatiba gisa).
  • Osasunarekin eta ongizate orokorrarekin zerikusia duten hainbat alderdiri buruzko informazio-hitzaldiak.
  • Ongizate psikologikoko alderdiei buruzko prestakuntza: mindfulness, coachinga eta abar.
  • Lehen sorospenei buruzko prestakuntza, instalazioko arreta medikoko zerbitzuen osagarri gisa.
  • Bizkarraren eskola: borondatezko azterketa osagarria eta jarrera zuzenei buruzko prebentzio-prestakuntza.
  • Gidatze seguruari buruzko prestakuntza, gidatze seguruko jokabideak barneratzeko, lanpostua ez baita arrisku-iturri bakarra.
  • Kirol-jarduerak egiteko laguntza: Zierbenako kiroldegian kirol-jardueretan parte hartzeko laguntza.
  • Lankidetza-hitzarmena Medical Óptica enpresarekin:

Maileguak ematea

BBGk interesik gabeko maileguak ematen dizkie langileei, gehienez 24 hilabetean itzultzeko epearekin. Mailegu horiek ibilgailua erosteko edo etxebizitzetan hobekuntzak egiteko erabili ohi dira.

Garapen profesionala

  • BBGren garapen profesionaleko ereduak aukera ematen die langileei euren ezagutza eta gaitasunak hobetzeko, onartutako eta une bakoitzean indarrean dagoen lanpostu-profiletik abiatuta, Estrategiaren beharretara egokitze aldera.
  • Aldian behin egiten den ebaluazioari esker, beharrezkoak diren prestakuntza-ekintzak sar daitezke urteko prestakuntza-planetan.

Gure taldearen prestakuntza

  • BBGk langileen etengabeko prestakuntzaren alde egin du, berariazko funtzioak nahiz funtzio orokorrak betetzeko ezagutza eta gaitasunei dagokienez.
  • Pertsona eta urte bakoitzeko prestakuntza-orduen batezbestekoa 38 ordutik gorakoa da. Prestakuntza aurrez aurrekoa da nagusiki, baina online ere egiten da, webinarren eta abarren bidez. Nabarmentzekoa da segurtasunaren arloko prestakuntza, arlo guztietan (suteen aurka, erreskatea…), prestakuntza osoaren ehuneko oso handia dela.
  • Orobat, profesional bakoitzaren lan-eremuarekin lotutako informazio-jardunaldietara joatea sustatzen da, haien ezagutzak etengabe eguneratuta egoteko eta kanpoko lankidetza-esparruak hobetu ditzaten.
  • Halaber, hizkuntza-ikastaroak (ingelesa, frantsesa, euskara) egitea errazten da, enpresak osorik edo zati batean diruz lagundutako eskolen bidez.

Bazkaltzeko laguntza

  • Bazkarirako dirulaguntza, eskudirutan edo Ticket Restaurant txartelen bidez.

Lana eta familia uztartzea

BBG_equipo_conciliación

Gainera, BBGn lana eta familia uztartzeko kontziliazio-neurriak ditugu gure taldearen eskura, lanaren barruan eta kanpoan bizitza ahalik eta orekatuena izan dezaten gure langileek. Hona hemen neurri zehatzak:

  • Sartzeko eta irteteko malgutasuna.
  • Aitatasun-baimenak automatikoki ematea.
  • Amatasun-baimenetarako laguntza. Baimenaren aurretik eta ondoren, baimena baliatzen duen pertsonari bere eginkizunak betetzen laguntzea.
  • Lanaldi-murrizketak. Beharren arabera eta ordu-banaketaren arabera.
  • Edoskitze-aldia metatzeko aukera.
  • Opor-egunak pilatzeko eta amatasun-baimenaren ondoren hartzeko aukera.
  • Prestakuntza-beharren araberako ordutegi-egokitzapena.
  • Ordaindu gabeko baimenak, senideei laguntzeko, norberaren kontuetarako eta abar.