Bahía de Bizkaia Gas instalazioak sari bat irabazi du, kudeaketa aurreratuan lortu duen maila handiarengatik

Etiketak: , ,

FacebookTwitterLinkedInEmailPrint

Euskalit Fundazioak Bahía de Bizkaia Gas (BBG) birgasifikazio-instalazioa saritu du kudeaketa aurreratuan lortu duen maila handiarengatik. Zehazkiago, BBGk zilarrezko aipamena jaso du, estrategiaren, bezeroen, pertsonen, gizartearen eta berrikuntzaren alorren kudeaketan erakutsi duen kalitatearengatik. Guztira 19 euskal enpresak saria jaso dute kudeaketaren kalitaterako sarien seigarren edizio honetan.

Zeremonia-ekitaldia Euskalduna Jauregian burutu da edukiera txikian. Iñigo Urkullu lehendakariak, itxierako bideo batean, sariak eman ditu bere gobernuko sei kiderekin (Arantxa Tapia, Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburua; Beatriz Artolazabal, Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako sailburua; Jokin Bildarratz, Hezkuntzako sailburua; Gotzone Sagardui, Osasuneko sailburua; Pedro Azpiazu, Ekonomia eta Ogasuneko sailburua; eta Iñaki Arriola, Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioko sailburua) eta EUSKALITEKO presidente José Luis Díazekin batera.

Bahía de Bizkaia Gas galardonada por su alto nivel en gestión avanzada

Kudeaketa aurreratuak erakundeen efikaziarik eta efizientziarik gorena bilatzen du, kudeaketaren bikaintasuneranzko bidean indarrak eta hobetzeko eremuak ebaluatzen dituen eredu baten bitartez. EUSKALITEKO Ebaluazio Klubeko kideek egindako kanpo-ebaluazio batean, beren kudeaketa-praktiketan aurrerapen-maila jakin bat frogatzen duten Euskadiko erakundeek lortzen dituzte EUSKALIT sariak, euren erreferentzia Kudeaketa Aurreratuko Eredua izanik.

Hiru mugarri sari gorena lortzeko bidean

Euskadiko kudeaketa aurreratuaren sariak mugarri batzuk dira, enpresa eta erakundeak bultzatzen dituztenak eta kudeaketaren bidean aurrera egiten laguntzen dietenak. Ondoz ondoko hiru mugarritan egituratuta daude:

  • Eusko Jaurlaritzak Kudeaketa Aurreratuko Diploma ematen die, EUSKALITEN kanpo-kontrasteko zerbitzua jasotzen duten, eta kudeaketa aurreratu baten garapenaren aldeko konpromisoa erakusten duten erakundeei.
  • Brontzezko, Zilarrezko eta Urrezko Sarien bitartez, berriz, kanpo-ebaluazio bat jaso ondoren, kudeaketa aurreratuko ereduaren araberako balioespen-taulen arabera aurrerapen-maila esanguratsua lortu duten erakundeak saritzen ditu.
  • Kudeaketa Aurreratuko Euskal Saria sari gorena da, eta, hura lortzeko beharrezkoa da aurreko urteetan urrezko A saria lortu izana, eta, kudeaketa-elementu jakin batean (Estrategia, Bezeroak, Pertsonak, Gizartea edo Berrikuntza) kanpo-ebaluazio espezifiko bat gainditzea. Sari horiek jasotzen dituzten erakunde eta enpresak Kudeaketa Aurreratuko Klubera biltzen dira automatikoki, eta klub horren helburu nagusia da informazioa eta jakintza eskuratzea eta kideen artean elkartrukatzea.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude