Bahía de Bizkaia Gas instalazioak hiru metano-itsasontzi deskargatu ditu 72 orduan baino gutxiagoan

Etiketak: , ,

FacebookTwitterLinkedInEmailPrint

GNLko lau itsasontzi deskargatu ziren abenduan astebetean baino gutxiagoan

  • Arku atlantikorako sarbide nagusietako bat da BBG eta 800 deskarga baino gehiago egin ditu 2003. urteaz geroztik.

Zierbena, 2022ko urtarrilaren 14a – Mugarri garrantzitsuak ezarri ditu BBG Bahía de Bizkaia Gas instalazioak amaitu berri den 2021. urtean. Bilboko portuan dagoen birgasifikazio-instalazioak sei metano-itsasontzi deskargatu ditu guztira abenduan, eta haietako hiru 72 ordu baino gutxiagoan, instalazioaren gaitasun operatibo handiari esker. Hornikuntza-berme bat da hori eta BBG gas naturala arku atlantikoan sartzeko ate nagusia dela berresten du.

Urteko azken deskarga horien ondorioz, Errusiatik, AEBtik, Nigeriatik eta Montoirko birgasifikazio-instalazio frantziarretik iritsitako GNL gas natural likuatuaren 6.000 GWh baino gehiago kudeatu ditu instalazioak. Bikaintasun-maila handia lortu du bere eragiketetan BBGk, eta betiere kontuan izan behar da 23 ordutik beherako denbora eskatzen dela metano-itsasontzi bat osorik deskargatzeko segurtasun-estandar zorrotzenak betez. Horrela, 2021eko abenduko bigarren astean hiru metano-itsasontzik atrakatu zuten instalazio horietan eta GNL 72 orduan baino gutxiagoan deskargatu zuten, eta beste laugarren itsasontzi batek ere deskargatu zuen aste horretan bertan.

Horrela, BBG aukera interesgarrienetako bat da Europako gas-enpresentzat Bilboko portuak duen kokapen geografiko estrategikoa, eta portuaren gaitasun operatiboa eta moldakortasuna kontuan izanda.

GNLaren jatorri nagusietako mota guztietako itsasontziak hartzen dira BBGn. Instalazioaren erabilera-maila handiari esker, eragiketa efizientea bermatzen da itsasontzien deskargan zein jasotako GNLaren birgasifikazioan. Gainera, instalaziora iristen diren GNLren kalitate desberdinak kudeatzen dira, gasaren jabeen interesak bermatzeko helburuarekin.

Espainiako gas-sistema indartzen laguntzen du BBGk, gas naturalaren hornidura iberiar penintsula osoan bermatuz. Atrakatzeko, biltegiratzeko eta birgasifikatzeko dituen guneek zein portu-zerbitzuek (praktikoak, atoiontziak, amarratzaileak, eta abar) erreferentziazko instalazio bihurtzen dute BBG gas-sektorearentzat. 2003. urtean inauguratu zenetik 800 deskarga-maniobra baino gehiago egin ditu jada.

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude